Otsailaren 3tik aurrera, TRX saio solte berria goizetan ere eukiko dugu.
ASTELEHENA 8:40
Gunea: Goiko gela (3.solairua)
Nylonezko zintak dira entrenamendu hauen elementu nagusia. Zinta erregulagarri horien mutur bat ainguraketa bati lotuta egoten da, eta zintaren beste muturrak oinetarako eta eskuetarako euskarri eta helduleku bereziak ditu.
Saio honetan hainbat ariketa egingo dituzu gorputzaren pisua erabiliz, eta, horrekin, goitik behera hobetuko duzu egoera fisikoa. TRXk indar funtzionala garatzen eta oreka, malgutasuna eta egonkortasuna hobetzen lagunduko dizu.