
Bermeok III. Herri Kirol Txapelketa Herrikoia hartuko du urrian, herritarren artean Herri Kirolak sustatzeko eta kirol tradizional hauek modu parte-hartzailean ezagutarazteko helburuarekin.
Txapelketa urriaren 31an jokatuko da Bermeoko frontoian, eta aurreko egunean, urriaren 30ean, parte-hartzaileentzako entrenamendua egingo da Lameran.
15 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izango dute, 3 laguneko taldeetan. Proben artean harria (bola), txinga erutea, ingude jasotzea eta trontza izango dira, baita proba sorpresa bat ere.
Izen-ematea urriaren 20ra arte egongo da zabalik.
Ekimenak Herri Kirolak herritarrengana hurbiltzea du helburu, parte-hartzea, giro ona eta gure kirol tradizionalen ezagutza sustatuz.
Animatu, osatu zure taldea eta parte hartu!
