Saio solteen bonoa: 30.85€ (jarduera guztiak barne)
Oharra
Tiketa online salgai: aurreko egunetik hasi eta saioa hasi baino 30 minutu lehenagora arte.
Salmenta makina: egun berean eta saioa hasi arte.
Deskribapenak (gela)
berria! STEP (aerobik gela, 2.solairua):saio hauetan koreografia ezberdinak konbinatuz, hankak eta ipurmasailak indartuko dituzu biriketako gaitasuna hobetuz.
MULTIGYM (aerobik gela, 2.solairua): saio mota txandakatzea gustokoa baduzu, eta zure egoera fisikoa hobetu nahi baduzu, hau da zure aukerarik onena.
POWER PUMP (aerobik gela, 2.solairua): saio bakoitzean, metodo eraginkor honekin zure gorputzako gihar-atal guztiak landuko dituzu.
TRX (goiko gela, 3.solairua): entrenamendu funtzionala esekita. Landu itzazu indarra, potentzia, malgutasuna eta erresistentzia zure gorputzaren pisua erabiliz.
HITT(goiko gela, 3.solairua):high intensity interval training intensitate handiko entrenamendu interbalikoa da, labur eta oso biziko saioetan oinarritua, ahalegina eta errekuperazioa txandakatzen dituen entrenamendu mota bat da.